Ahots flamenko bat entzuten nuen lehen aldian, nire sehaskan nengoen. Ez dut gogoratzen, baina horrela izan zen. Urte batzuk geroago, eta Cadizko herritik urrun, izar hartatik hurbilago sentitzeko abesten hasi nintzen. Ordutik, sentimenduak eta emozioak adierazteko abesten dut. Beti pentsatzen dut, aseezina den pasio horren atzean, bera ezkutatzen dela, nire bizitza eta arte horrekiko maitasuna zor diodan pertsona. Flamenkoaren zale amorratua izan naiz aspalditik, baina Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ikuskizun batean egindako lankidetza bati esker gaitasun handiagoa sentitu nuen nire
helburua lortzeko: flamenkoa kantatzea.
Ez da bide erraza izan, baina gaur egun esan dezaket hurbilago nagoela hori lortzetik.
Dantza flamenkoko hainbat proiektutan parte hartu dut:
“Luna Nueva”, Soledad Ruzek zuzendua, Ángela Crucesen “Mareas de Violetas”, eta hiru urtez proiektu desberdinetan parte hartu dut Baionako (Frantzia) kultur zentroan.