Nire ustez, musika helburu bat da berez, eta ez da ez zer, ez nola, norekin baizik. Pop/Rocketik Flamenkora pasatzea erronka handia izan da, jakin-minez aurre egin behar izan nion eta harrapatu egin nau, agian betiko.
“ni musikaria naiz eta ez jakintsua, eta ez dut uste musikan arrazoia izateak baliorik txikiena duenik. Musikan kontua ez da norbaitek arrazoi izatea,”
“Musika egin behar da, Haller jauna, musika ahalik eta ongien, ahal den bezain trinko eta trinkoena…”
(Estepako otsoa. Hermann Hesse)
Orain, flamenkoak erakutsi dit sentimendu-kontua ere badela.
Musika ikasketak CEMen. Donostia.
80ko hamarkadako banda desberdinetako bateria.
Txangot-en bateria – LP “Negu Nuklearra” (Elkar 1986).
Darío Valecilloren ikaslea, perkusio eta flamenko prestakuntza.
Gaur egun perkusionista da Katak flamenkon, Raquel Ruiz eta Valentina Palmerorekin.