Angelika Huisgen flautista, abeslaria, koruko zuzendaria eta pedagogoa da.
Hainbat abesbatza zuzendu ditu (besteak beste, abesbatza bat eta Hego Afrikako musika banda bat Alemanian, abesbatza aleman bat Donostian eta “Kirkit Ensemble” kapela-laukotea)
Laura Newtonekin eta Diana Rosarekin Ahots Inprobisazioa ikasi du, Epi mongolarekin kantu harmonikoa eta irakasle ezberdinekin zeharkako flauta.
Arnasketa- eta kantu-tekniketan, psikologian eta pedagogian izandako esperientzien bidez, kantu-klaseak garatu zituen, pertsona osoa ardatz hartuta, musikaz gain.
Zeharkako flauta jotzen du hainbat taldetan (musika klasikoa, munduko musika eta inprobisazio librea).