Maiatza Dantzan aitzakiarekin, Katak taldeak dantza emanaldi bat eskaini zuen atzo. Egoera alaiak eta tristeak aurrez aurre, ‘Momentos’ ikuskizun flamenkoaren bidez. Raquel Ruiz-ek abestu zuen. Rafael Viera arduratu zen perkusioaz, eta flauta-melodiak Angélica Hiusgen-en eskutik etorri ziren. Aurkezpena Alex Alonsok egin zuen eta Astinduko kideek ere parte hartu zuten.